2012/05/26

ITZIARREN EGOERA

Asteburu honetan Itziar bisitatzen egon naiz Seysses-eko espetxean eta mitard-ean dagoela esan zidan (maiatzak 7-16). 
Gertaerak: 
  •  Espetxe horretako presoak ezin dira edariekin patiora atera. 
  • Itziarrek beste presoen sinadurak biltzeko idazki bat egin zuen egoera aldatzeko eta patiora edariekin atera ahal izateko. 
  • Espetxeak idazkia egiteagatik Itziar 10 eguneko mittard-aldira zigortu du; barne kodearen arabera ezin bait da "espetxearen segurtasuna arriskuan jartzen duen ekintza kolektiborik egin". "ekintza" horrek segurtasuna arriskuan jartzen du??????? 10 eguneko mittard-aldi zigorra horregatik?????? 
  • Mittard-ean dagoenean ez da patio normalera ateratzen; patio oso oso txiki batera ateratzen da, ez dauka harremanik beste presoekin eta ezin da espetxean burutzen diren aktibitateetara joan. 
Gainera etengabeko probokazioak jasaten ditu funtzionarioen aldetik; behin dutxan egonda ur beroa topera jarri zioten; ez diote surik ematen zigarroak pizteko (horren beharra daukate),... 
Bigarren aldia da mitard-ean dagoela Seysses-eko espetxean dagoenetik (bertara Dijonetik heldu zen otsailaren bukaeran Ohiana santurtziarrarekin batera). 
Aurrekoan bi egun eman zituen zigortuta bisita osteko biluzketa batean izandako tira-bira bategatik 
 Mila esker guztioi. Jo ta ke preso eta iheslari guztiak etxeratu arte!!!
Enekok idatzia

No hay comentarios:

Publicar un comentario