2013/12/28

URTE AMAIERA, SAN INAZION!

-Astelehena 30:
          19:30etan Sarrikotik Lebantera,  auzoko urteko azken astelehena.

-Larunbata 4:
          Auzo bazkaria kabian!.  Preso bat- egunkari bat!.  Erosi zure tiketa!


-Lunes 30:
          19:30 de Sarriko a Levante;  último lunes del año
-Sábado 4:
          Comida popular en el kabia!.  Un preso-un periódico.  Compra tu tiket!

Danok batera presoak kalera!

ABENDUAK, 25a. SAN INAZIOn


SOINU DEIA

IZAN ZAITEZ TANTA



ITSASOA GARA



2013/10/02

EKIMENAK


ENTZUN


AUZOAN

HERRI BILGUNEA: Bihar ospatzekoa ginen asanblada irekia, datorren asteko ostegunean hilak 10ean burutuko dugu 19:45etan Kultur merkatuan.

 HERRI BILGUNE: La asamblea abierta que éramos de celebrar mañana jueves, la realizaremos el jueves de la semana próxima día 10, a las 19:45 en el Kultur Merkatu.
 Gaur asteazkena 19:00etan auzoetan, propaganda eta kotxe karabanak! Gurean, ohiko lekuan.

2013/05/21

Auzoko ekimena TV3

2013ko Maiatzak 18an Plazal Bete ekimenaren albistean, TV3 telebista San Inazio eta Durangon izan zen.

2013/05/02

#M18Plazara: SPOT ofiziala

Maiatzaren 18an, Euskal Herriko plazak beteko ditugu preso eta iheslarien giza eskubideen alde. Zeren eta, gauza batzuetarako, ez bat eta ez bi, ez sei eta sei mila, herri guztia da beharrezkoa. GIZA ESKUBIDEAK. IRTENBIDEA. PAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ("Denbora" laburmetraiaren bigarren partea, Lander Garrok zuzenduta. Oraingoan, presoaren bikotea herrian lanean).

#DoktrinariEz: 197/2006 doktrina barrutik, preso ohien testigantzak

197/2006 doktrina aplikatu zaien preso politiko ohiak salbuezpeneko neurri honen inguruan mintzo dira kamararen aurrean. Charla con ex presos políticos a quienes han aplicado la doctrina 197/2006.

2013/04/14

Ibairen urtebetetzea

Ibairen urtebetetzea ospatzeko, auzo-argazkia egin dugu.
Idatziezue dispertsioa eta isolamendua apurtzeko!
Guztiok batera, presoak kalera!

2013/03/30

Xabier Lopez Peña hil da AZKEN ORDUA

Xabier López Peña euskal preso politikoa hil da. Informazio gehiago dugun heinean zabalduko dugu. Herrira mugimenduak gertutasuna eta babesa eskaini dizkio Xabier Lopez Peñaren senide eta gertukoei. Besarkada handi bat guztientzat. Martxoak espetxe politikaren krudeltasuna eta ondorio atzeraezinak azaleratu ditu: Bi hildako (Figueroa eta Lopez Peña), istripua, jipoiak… Berriro gerta ez dadin, preso gaixo larriak HERRIRA! Etxera!

2013/01/28

ESTATUEN GERRA ESTRATEGIARI STOP!



Konponbide garaia da!
 MANIFESTAZIOA: Otsailak 1, ostirala, 19,00etan San Pedron
 MEZUAK:

 -     Gernikako Akordiaren sinadura, Aiete Deklarazioa eta ETA-ren borroka armatuarekin bukatzeko erabakia eta gero ireki den eszenatoki berriaren aurrean Estatuek beraien gerra estrategia Euskal Herriaren kontra mantentzea erabaki dute.
-          PNV konponbide politikoari ahal dituen oztopo guztiak jartzea erabaki du.
-          Deustun eta San Inazion Euskal Herri osoan bezala gerra estrategia hori pairatzen jarraitzen dugu eta salatu nahi dugu konkretuki gure auzokide batzuk sufritzen ari diren egoerak.
-          Abenduan Deustuko auzokidea Alex Akarregi 8 urteko kartzela zigorra jaso zuen Parisen. Aurreko astean Juankar Iglesias beste epaiketa bat izan zuen Audientzia Nazionalean. Madrilgo Audientzia Nazionala eta Parisko 14.sekzioa euskal herritarren eskubideak zapaltzeko salbuespeneko epaitegiak dira, gerra instrumentoak dira.
-          Azken asteetan Eneko Bilbao, saninaziotarra, Frantzian kondena beteta estraditatua izan zen eta Audientzia Nazionalak Soto del Realera bidali zuen, beste kausa bat ireki diotelako Estatu Espainolean, torturaren ondorioz kide bati behartu zioten  deklarazioa, bere kontrako froga bakarra izanik.
-          Aste honetan, preso dagoen Ibai Beobide, San Inazioko auzokidea, eta fiantzapean kalean dagoen Eider Zuriarrain deustuarra, epaituak izaten ari dira Audientzia Nazionalean, ETA-ko kide edo laguntza emateagatik akusaziopean. Beraien kontrako frogak baita torturaren bitartez lortu dituzte. Estatu espainolak tortura sistematikoki praktikatu du euskal herritarren kontra.
-          Naia Zuriarrain, deustuarra, atxilotu, basatiki torturatu, espetxeratu zuten. Euskal preso politikoen abokatu eta senideen kontrako operazio politiko batean. Momentu honetan fiantzapean kalean dago, epaiketaren zain. Naia preso politikoen eskubideen alde lan egiteagatik, hau da, lan politiko egiteagatik epaituko dute.
-          Asier Alberdi deustuarra, duela ¿? urte, Segiren epaiketa Audientzia Nazionalean salatzeko, A-8an bide mozketa batean parte hartzeagatik, aurten epaitu behar dute. ¿????
-          Gure auzoko neska gazte batek poliziaren jazarpena etengabe sufritu behar du, Gazte Mugimenduan burutzen duen lan politikoagatik. Gure herrian oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratuta daude.
-          Deustuko 4 gazte duela hilabete batzuk, errepidean Guardia Zibilaren kontrol batekin topatu zuten. Kontrolean galdeketa ilegalak eta mehatxuak jasan izan behar zituzten EA-ko militanteak zirelako. Gerra egitera etorri zirenak, Alde Hemendik!
-     Estatuen gerra estrategia gelditu behar dugu eta horretarako guztion aktibazio ezinbestekoa da... Konponbiderako garaiak dira! Amnistia eta askatasuna!