ELKARTASUNA - U2 BILBORA


Blog hau, elkartasun komunikaziorako sortutako proiektu baten barruan kokatua dago.
0_EKIMENA.
ELKARKOMUNIKAZIOA
1_HELBURUA. Auzoko errepresaliatuek pairatzen duten inkomunikazio eta isolatze egoerekin bukatuko dugu.
Auzokide guztion ekarpen, historio txiki eta sorketa artistiko guztien bilketak burutuko ditugu presoei helarazteko, baina bestetik, auzoko presoei Herri Bilgunean parte hartzeko aujera eskeiniko diegu.
Dispertsioaren hormak apurtuko ditugu elkarkomunikaziorako sarea sortuz.
Horrela beraz, berehalako informaziodun sarea sortuko dugu amnistiaren aldeko auzoko dinamika herritarra ahalbidetu eta irudikatzeko.
2_BITARTEKOAK.




















Forma guztietako adierazpenak jaso ahalko dituzten euskarrietaz baliatuko gara guzti horretarako. Idatzizko eta ikusentzunezko euskarriak hain zuzen ere:
1) Bloga. http://sanitaibarrekoherribilgunea.blogspot.com
Hau da gure bitarteko nagusia. Hemen, presoen aferaren eguneroko gertaera eta albiste oro jasoko ditugu. Baina ez hori bakarrik. Burutuko ditugun ekimenen komunikazio euskarri nagusia izango da. Gure dinamikaren bizkar hezurra. Zuon guztion eritzi eta ekarpenak jasoko ditugu bertan. Artikulu eta elkarrizketa bereziak eskeiniko ditugu. Sortuz goazen bideo eta materialak argitaratuko ditugu. Lanerako materialak deskargatzeko aukera ere eskeintzen dugu eta gure presoen helbideak ere eskuragarri egongo dira. Beste Herri Bilguneetako dinamiken berri ere izango dugu. Eta sarean sekulako zabalkundea duten Twitter eta Facebookeko gure perfiletara ere salto egin dezakezu edota sanitaibarrekoherrira@gmail.com kontaktu posta zerbitzua ere eskeintzen dugu. Gainera, nahi duen orok, gure blogera harpidetu ahalko da eta albiste berri bat egongo denean pere posta helbide pertsonalean jasoko du automatikoki hauen berri.
2)Facebook eta Twitter.
Herri bilgunearen perfilak: Gure dinamikaren berri emango dugu bertan. Iada 125 pertsona egin dira auzoko Herri Bilgunearen lagunak! Hemen sortuz doan informazio guztia, gure blogean argitaratzen da.
Auzoko presoen facebookeko perfilak: Auzoko tabernetan, gure presoen argazki eta helbideak, edota pairatzen dituzten salbuespeneko egoeren salaketa burutzeko kartelak jarri ohi ditugu. Batzutan ere, kartoizko buzoiak jarri izan ditugu auzokideen elkartasuna presoei helarazteko. Oraingoan, Facebook eta Twittereko sare sozialean ere, gure presoen perfilak sortuko ditugu. Modu honetan, presoaren egoerari buruzko berehalako informazioa plazaratuko dugu alde batetik. Eta bestetik, auzokideen agurrak eta animoak jaso, inprimatu eta dauden tokian daudela helaraziko dizkiegu. Gogoratu Itziarren gose greba izan zenean zenbateko animoak jaso zituen Itziarrek auzoko hainbat eta hainbat lagunen partetik! Era berean, gose grebaren egunerokotasunari buruzko berehalako informazioa jaso zuten.
3)Youtube. SaniIbarrekoherrira izango da gure telebistaren kanalaren izena.
Bertan, gure telebista sortu dugu eta guk sortutako bideo lanak eskegiko ditugu, sarean gure kanpainak ahalik eta eraginkorragoak izan daitezen.
3_FORMATUA.














Barne komunikaziorako euskarriak:
Beraz, gure dinamika garatu ahal izateko beharrezkoak ditugun baliabideak eskuratu ditugu.
Lan talde edota laguntzaile guztien partehartzea eta elkarkomunikazioa ahalbidetuko dituzten posta sareaz baliatuko gara.
Gure posta publikoa, auzokideen ekarpenak jasotzeko eta kontakturako posta zerbitzua izango dena: sanitaibarrekoherrira@gmail.com
Asanbladaren idazkaritza lan eta dinamikaren koordinaziorako posta: saninaziokoherribilgunea@gmail.com
Harremanak taldearen posta: harremanak.herribilgunea@gmail.com
Blogaren gestio lanetarako posta: bloga.herribilgunea@gmail.com
Facebookaren mezuak bideratzeko posta: facebook.herribilgunea@gmail.com
Horrela beraz, sanitaibarrekoherrira@gmail.com helbidean jasoko ditugun mezuak, dagokien helbideetara zuzenduko ditugu.
Elkarkomunikazio lantaldea-baina, gutxieneko 5 pertsonen partehartzea eskatzen du:
Bloga mantendu, edukietaz elikatu, eta dinamika konkretuak (urtebetetze edota gabonetako postalak kasu) garatuko dituzten 3 lagun.
Eta Facebooka eta Twitterra mantenduko dituzten beste 2 lagun.
4_KOMUNIKAZIOA.


Gure euskarri komunikatiboak eraginkorrak izateko, gure bloga ahal dugun beste zabalduko dugu. Sarean zein kaleetan. Horretarako, sarean eskeintzen diren baliabideetaz aparte, gure ekimen guztietan, karteletan, pegatinetan, bloga iragarriko dugu.
Gainera, auzoko preso eta senideei gure elkartasun komunikazio sarearen berri emango diegu, modu aktibo batean gure proiektuan parte har dezaten. Bisitetara abiatzen diren lagunen berri izango dugu horrela. Eta auzoko presoei ere, auzoari irekitako lehio bat eskeiniko diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario