2012/12/29

ITZIARREN EGOERA

Itziar Seysses espetxeko mittardean (isolamendu ziegan) dago 5 eguneko zigorra betetzen. Igandera arte (aben. 30a) egongo da.
Zigorra urriko gertaera batzuengatik ezarri diote (plantoak egiteagatik, Ohiana mittardean zegoenean berarekin patiotik hitzegiteagatik,...).
Honen ondorioz Jonek,  nebak, gaur ez du bisitarik izan; ostegunean egon zen eta mittardean dagoenean astero bisita bakarra izan dezake.
ITZIAR ETA BESTE EUSKAL PRESO GUZTIAK EUSKAL HERRIRA!!!!!!

2012/12/27

HURRENGO EGUNETAKO EGUTEGIA

  • Ostirala 28
       URTEKO AZKEN OSTIRALA. 17:30etan zutabea San Pedro plazatik arenalera.
  • Astelehena 31
      URTEKO AZKEN ASTELEHENA.19:30etan, Sarrikotik Lebantera
  • Ostirala 4
     AUZO AFARIA: PRESO BAT, EGUNKARI BAT.  Apuntatu Kabia elkartean!
  • Osteguna 10
     KOTXE KARABANA ERRALDOIA. 17:30etan Zorrozaurretik Deustuarekin batera.
  • Larunbata 12
    DANOK BILBORA!. 17:30etan La Casillatik                                 
                    Animatu eta parte hartu!
                Guztiok batera, presoak kalera!

OTZARAREN ZOZKETA

Zenbaki sariduna 450 izan da
Eta agertu da iada irabazlea.
Sergio du izena, Kabiako auzokide bat.

ABENDUAK, 28a


2012/12/25

URTE AMAIERA

Hurrengo urtean sasoi hau DENOK batera ospatuko dugunaren itxaropenarekin 
ZORIONAK ETA  URTE BERRI ON !!!!!!!
Eta urtea bukatzeko hurrengo hitzordu hauetan itxaroten zaiteztegu

  • 24an  OLENTZERO   -   18:00etan,   Kontserbatorioaren Plazan
  •  25an  KONTZENTRAZIOA  - L.Agirre Etorbidean (Saniko metro geltokiaren ondoan) 13:30etatik  14:00etara, gure auzoko presoekiko eta haien senideekiko elkartasuna adierazteko.
  •  31an  ELKARTASUN KATEA - Sarrikotik (metroaren ondoan) Levante Plazaraino. 19:30etan