2013/01/28

ESTATUEN GERRA ESTRATEGIARI STOP!



Konponbide garaia da!
 MANIFESTAZIOA: Otsailak 1, ostirala, 19,00etan San Pedron
 MEZUAK:

 -     Gernikako Akordiaren sinadura, Aiete Deklarazioa eta ETA-ren borroka armatuarekin bukatzeko erabakia eta gero ireki den eszenatoki berriaren aurrean Estatuek beraien gerra estrategia Euskal Herriaren kontra mantentzea erabaki dute.
-          PNV konponbide politikoari ahal dituen oztopo guztiak jartzea erabaki du.
-          Deustun eta San Inazion Euskal Herri osoan bezala gerra estrategia hori pairatzen jarraitzen dugu eta salatu nahi dugu konkretuki gure auzokide batzuk sufritzen ari diren egoerak.
-          Abenduan Deustuko auzokidea Alex Akarregi 8 urteko kartzela zigorra jaso zuen Parisen. Aurreko astean Juankar Iglesias beste epaiketa bat izan zuen Audientzia Nazionalean. Madrilgo Audientzia Nazionala eta Parisko 14.sekzioa euskal herritarren eskubideak zapaltzeko salbuespeneko epaitegiak dira, gerra instrumentoak dira.
-          Azken asteetan Eneko Bilbao, saninaziotarra, Frantzian kondena beteta estraditatua izan zen eta Audientzia Nazionalak Soto del Realera bidali zuen, beste kausa bat ireki diotelako Estatu Espainolean, torturaren ondorioz kide bati behartu zioten  deklarazioa, bere kontrako froga bakarra izanik.
-          Aste honetan, preso dagoen Ibai Beobide, San Inazioko auzokidea, eta fiantzapean kalean dagoen Eider Zuriarrain deustuarra, epaituak izaten ari dira Audientzia Nazionalean, ETA-ko kide edo laguntza emateagatik akusaziopean. Beraien kontrako frogak baita torturaren bitartez lortu dituzte. Estatu espainolak tortura sistematikoki praktikatu du euskal herritarren kontra.
-          Naia Zuriarrain, deustuarra, atxilotu, basatiki torturatu, espetxeratu zuten. Euskal preso politikoen abokatu eta senideen kontrako operazio politiko batean. Momentu honetan fiantzapean kalean dago, epaiketaren zain. Naia preso politikoen eskubideen alde lan egiteagatik, hau da, lan politiko egiteagatik epaituko dute.
-          Asier Alberdi deustuarra, duela ¿? urte, Segiren epaiketa Audientzia Nazionalean salatzeko, A-8an bide mozketa batean parte hartzeagatik, aurten epaitu behar dute. ¿????
-          Gure auzoko neska gazte batek poliziaren jazarpena etengabe sufritu behar du, Gazte Mugimenduan burutzen duen lan politikoagatik. Gure herrian oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratuta daude.
-          Deustuko 4 gazte duela hilabete batzuk, errepidean Guardia Zibilaren kontrol batekin topatu zuten. Kontrolean galdeketa ilegalak eta mehatxuak jasan izan behar zituzten EA-ko militanteak zirelako. Gerra egitera etorri zirenak, Alde Hemendik!
-     Estatuen gerra estrategia gelditu behar dugu eta horretarako guztion aktibazio ezinbestekoa da... Konponbiderako garaiak dira! Amnistia eta askatasuna!