NORTZUK GARA


KAIXO!
Euskal preso eta iheslari guztiak etxean nahi ditugun herritarrak gara eta helburu horreri jarraituz San Inazio eta Ibarrekolandako hainbat auzokidek, gure burua asanbladan antolatu eta euskal preso politikoek jasaten duten salbuespeneko egoerarekin amaitzeaz gainera, amnistiaren aldeko lanari ekin diogu. Haize berriak datoz gainera gure herrira. Eta modu berrian antolatu eta lan egingo dugu gu ere. Guztiok batera bultzatuz, presoak kaleratuko baititugu!

BAINA ZER DA HERRI BILGUNE BAT?
AMNISTIAREN aldeko mugimendu herritar eta partehartzailea gara, herriz herri, milaka herritarrok gure burua asanblada irekietan antolatuz errepresaliatuak etxeratzeko auzokide asanblada hain zuzen ere.

ETA ZEINTZUK DIRA HERRI BILGUNEAREN HELBURUAK?
Aldarrikapen zehatzen inguruko indar metaketa, elkartasunaren antolaketa, preso eta iheslarien eskubideen defentsa herritarra eta hauen etxeratzea ditugu helburu.

NORTZUK OSATZEN DUGU HERRI BILGUNEA?
Gatazka konpontzearekin batera preso eta iheslariak etxeratuak izan behar dutela ulertzen duten herritarrok osatzen dugu bilgunea. Eta  bere baitan, San Inazio eta Ibarrekolandako auzokideak biltzen ditu. Errepresaliatuak bakarrik ez daudela aldarrikatu nahi dugun auzokideok osatzen dugu herri bilgunea beraz.

BAINA ZER EGITEN DUGU HERRI BILGUNEAN?
  • Auzokideen elkartasuna antolatzen dugu, presoen aferaren salaketa eta gizarteratze lanak burututzeko:
  • Auzoko eta nazio mailako aldarrikapen zehatzen inguaruan indar herritarrak aktibatu eta mobilizatzen ditugu.
  • Dinamika iraunkorrak elikatzen ditugu: Azken astelehena, presoen urtebetetzeak, azken ostirala, errepresaliatuen etxeratzea eskatzen duten banderen hedapena,...
  • Elkarlan bideak zabalduz, mota guztietako eragile, instituzio eta sektoreekin iniziatibak edota elkarlanezko ekimenak adostuz, hauen inplikazioa eta konpromezua sustatuko ditugu.
  • Auzoko presoek pairatzen dituzten egoera eta eskubide urraketei erantzuten diegu.
  • Presoen muturreko egoerak salatzen ditugu (bizi arteko doktrina, gaixorik diren presoak,...)
  • Preso eta iheslariei gure babesa eskeintzen diegu. Pairatzen dituzten egoeren inguruko informazioa bildu, osatu, antolatu, idatzi eta plazaratzen dugu.
  • Auzoko senideei gure elkartasuna adierazten diegu, eta hauen bizipen, testigantzak, duten informazio oro jaso, osatu, antolatu, idatzi eta plazaratzen dugu.
  • Auzokideen elkartasuna antolatuz, preso, iheslari eta senideek, egoerari aurre egiteko behar duten sostengu ekonomiko, afektibo eta bestelako asistentzia mota guztiak bermatzen saiatzen gara.
  • EPPK-k kartzela politika salatzeko eta bere eskubideak aldarrikatzeko burutzen dituzten ekimenek kalean isla eta eragina eukitzea bermatzen dugu.
  • Presoak espetxetik ateratzen diren guztietan herri harrerak antolatuko ditugu.
ETA NOLA HARTU DEZAKEZU PARTE?
  • Asanbladan edota ekimenetan parte hartuz eta zure abileziak gure dinamikan antolatuz.
  • Lan taldeei lagunduz. Etxean, atzerrian edota auzoan bertan zaudela, zure laguntza lantaldeei eskeintzeak gure eraginkortasuna ahalbidetuko baitu.
  • Harreman taldean parte hartuz, auzoko eragile ata auzokideengana jotzeko.
  • Elkartasun ekimenak zabalduz auzokide guztion elkartasuna ahalbidetuz.
  • Beraz: Dokumentazio lanak burutzen, erredakzio lanak, maketazio lanak, kartelgintza lanak,... burutzen. Komunikabideetan informazioa zabaltzen, biltzen dugun informazioa eta sareko baliabideak gestionatzen, kartelak jartzen, gutunak bidaltzen, ...

San Inazion, Bilbo, 2011ko azaroan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario